Astelehenetik aurrera Mugiment txartelaren erabileran aldaketak egongo dira Deban
Beste herrietako kiroldegitako bazkideek Debako kiroldegia erabiltzeko aukera ematen du Mugiment txartelak. Orain arte hori erabiltzeko ordutegia librea zen, hau da, kiroldegia irekita zegoen ordu guztietan etor zitezkeen. Uztailaren 4tik aurrera, ordea, ordutegia mugatuta izango dute.