Badatoz San Roke jaiak!Aurtengo festak gainean ditugu. Beste urte batez San Roke jaiez gozatzeko aukera bikaina izango dugu Jai Batzordeak antolatu duen sei eguneko egitarau zabalari esker. Izan ere, aurten egun bat gehiago izango dute San Roke jaiek. Egitaraua turismo bulegoan dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera. Eskuko programa txikiak, ordea, etxeetan jasoko ditugu berehala.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/badatoz-san-roke-jaiakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/badatoz-san-roke-jaiak/@@download/image/kartela.jpg
Badatoz San Roke jaiak!
Aurtengo festak gainean ditugu. Beste urte batez San Roke jaiez gozatzeko aukera bikaina izango dugu Jai Batzordeak antolatu duen sei eguneko egitarau zabalari esker. Izan ere, aurten egun bat gehiago izango dute San Roke jaiek. Egitaraua turismo bulegoan dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera. Eskuko programa txikiak, ordea, etxeetan jasoko ditugu berehala.
Hemen dira aurtengo San Roke jaiak ere. Datorren igandean, abuztuaren 14an emango diegu hasiera eta hilaren 19ra arte jai giroa izango da nagusi Debako kaleetan zehar. Urtero bezalaxe, txupinazoa, danborrada, entzierro eta zezenketak, San Roke dantza, kontzertuak, erraldoi eta buruhandiak, jokuak ... eta beste hainbat ekintza izango ditugu gurean.