Deban egingo du UEMAk urteko batzarra larunbatean

Larunbat honetan urte amaierako batzar nagusia egingo du UEMAk, Deban, eta batzarkideek aztergai izango dituzte mankomunitatera sartzeko Asteasuko, Hernaniko eta Astigarragako udalek egindako eskaera berriak ere. Batzarkideek eskaerak onartuz gero 97 udal izango lirateke UEMAko kide larunbat honetatik aurrera. Denen artean 302.500 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.

Azken urteotan hazten joan da udalerri euskaldunen lurgunea, udalen kopuruari dagokionez, eta horrek isla du UEMAko kide diren udalen kopuruan ere. Agintaldi honen hasieran, esaterako, 86 udal ziren UEMAko kide, eta hiru gehiago izan daitezke larunbat honetatik aurrera, 97 udaletara helduz eta 100 udalen langara hurbilduz.

Larunbat honetan, UEMAko kide diren udaletako ordezkariek batzar nagusia egingo dute Deban, Luzaro ikastetxean, 10:00etatik aurrera. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 2022ean bideratutako egitasmoen balantzea egiteaz gain, 2023rako ildo nagusiak eta ekimenak ere aztergai izango dituzte, beti ere UEMAren ohiko ildoen baitan: udalak ez ezik udalerriak ere euskalduntzea, herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea, eta udalerri euskaldunen zaintza eta garapena.

Horiez gain, udal berriek UEMAko kide izateko egindako eskaerak ere izango dituzte aztergai batzarkideek. Izan ere, Asteasuko, Hernaniko eta Astigarragako Udaletako osoko bilkurak hala erabaki dute. 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
deban-egingo-du-uemak-urteko-batzarra-larunbatean
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.