Bisita gidatua
Deba-Zumaia itsasontzian
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/bisita-gidatua-3
- Bisita gidatua
- 2016-09-03T15:00:00+02:00
- 2016-09-03T16:00:00+02:00
- Deba-Zumaia itsasontzian
2016/09/03 15:00-16:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)
Anes Arrinda pasealekua (Pantalana)
Euskal Kostaldeko Geoparkea
Itsasaldia Deban hasi eta Zumaiaraino, non ikustaldi gidatua amaituko den. Flyscheko labarren edertasuna miretsiko dugu, 50 milioi urteko historia oparoaren gordailuak, 100 metroko altuera dituzten lur-jausi handiak, itsasarte ezkutuak eta Europako marearteko zabalgune handienetako bat. Aukera paregabea da Euskal Kostaldeko Geoparkeko udalerrietako bi lasaitasun osoz bisitatzeko. Itzultzeko aukera bikaina eskaintzen da, gainera, Zumaia eta Deba arteko GR Talaia kostaldeko trekkinga egin nahi dutenentzat.
Garraio publikoak lotura onak eskaintzen ditu abiapuntura itzultzeko (trena edo autobusa). Ohar garrantzitsua: Ikustaldi honen abiapuntua eta amaiera puntua desberdinak dira. Itsasontzi irtenaldia itsasoak duen egoeraren arabera egingo da. Geoparkean lehentasuna emango diogu beti gure bezeroen segurtasunari.