Mugikortasuna, ondarea eta etxebizitza dira Udal Gobernuarentzat 2022-2023 ikasturteko lehentasunak

2019-2023 agintaldiaren azken ikasturtean murgildu da Udala, eta Udal Gobernuak ikasturterako erronkak definitu ditu. Gilen Garcia Alkatearen esanetan, “Deba biziberritzen ari gara, etorkizunera begira jarriz, bai egindako lanen bitartez, eta baita horiek egiteko moduarekin ere. Gobernuaren jardunaren iparrorratza den Gobernu Planaren oinarri 'Etorkizuna orain' leloari jarraituta.

Alkatearen esanetan, “gogotsu eta ilusioarekin” helduko dio taldeak azken txanpari. Indar berezia jarriko du, batetik, mugikortasun-irisgarritasun lanetan. “Deba bizitzeko leku hobea izan dadin, pertsonen mugikortasunerako urrats garrantzitsuak emango ditugu”.  

Ikasturtea amaitzerako hainbat lan egingo dira, horietako batzuekin, gainera, Alkateak esan duenez, “herritarren aspaldiko eskaerei erantzungo zaie. Lanok hiri edo herri eredu berrietara urratsak emanez, oinezkoak lehenetsi eta segurtasuna handitzea ekarriko dute”. Ildo horretan kokatu ditu, esaterako, Artzabalgo espaloia egitea, Osioko sarrera txukuntzea, Calbeton aldapa ingurua eta Itxas Gain aldera doan espaloia birmoldatzea. 

Deban bizitzeari lotuta, bestalde, hirigintza-etxebezitza arloari ere lehentasuna emango zaio. Bertakoek bertan geratzeko aukera izan dezaten. Horri erantzuteko, etxebizitzari lotutako eztabaida estrategikoak abiatuko dira. 

Aurrera egiteko beharrezkoa da atzekoa ez ahaztea. Ildo horretan, Debak duen ondare eta kultura babesteko, berreskuratzeko eta ezagutzera emateko ere hainbat proiektu gauzatuko dira. Historiaurreko bailararen ibilbidearen proiektua gauzatuko da, Santa Maria elizaren inguruan ere txukunduko dira. Horiek guztiek udalerria kanpoko pertsonei erakusteko baliagarriak izango dira, Geoparkearekin batera.  

Hori guztia ezinezkoa litzateke ingurunea zaindu gabe, horregatik, “trantsizio energetikoan urratsak ematen jarraituko dugu, argiteria publikoa aldatuz eta kiroldegian plaka fotovoltaikoak jarriz, esate baterako. 

Egitekoetan bai, baina horiek egiteko moduen ere jarriko du arreta Gobernuak, Alkateak adierzi duenez, “hau guztia, eragile eta herritarrekin partaidetzan egingo dugu, erakunde publiko ezberdinekin elkarlanean, Dagigun partaidetza prozesuarekin abiatutako egiteko modu berria oinarri hartuta”.

 

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
mugikortasuna-ondarea-eta-etxebizitza-dira-udal-gobernuarentzat-2022-2023-ikasturteko-lehentasunak
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.