Aisialdi berria martxanMartxan dira, jada, AISIALDI BERRIAren barruan eskainitako jarduerak. Zapatu honetan hasi zen helduentzako antzerki ikastaroa, abendura arte iraungo duena. Aste honetatik aurrera, berriz, martxan izango dira maiatzera arte, gaztetxoek osatutako taldeak: antzerki eskolan, talde 1; sukaldaritzan, 2; Kuadrillategin 3. Guztira, 80 bat neska-mutil jarduera arras desberdinetan, helburu bakarrarekin: gozatzea. Informazio gehiagorako deitu telefono hauetakoren batera: 943.60.80.48 / 688.66.37.44 https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/aisialdi-berria-martxanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/aisialdi-berria-martxan/@@download/image/AISIALDI BERRIA-1.JPG
Aisialdi berria martxan
Martxan dira, jada, AISIALDI BERRIAren barruan eskainitako jarduerak. Zapatu honetan hasi zen helduentzako antzerki ikastaroa, abendura arte iraungo duena. Aste honetatik aurrera, berriz, martxan izango dira maiatzera arte, gaztetxoek osatutako taldeak: antzerki eskolan, talde 1; sukaldaritzan, 2; Kuadrillategin 3. Guztira, 80 bat neska-mutil jarduera arras desberdinetan, helburu bakarrarekin: gozatzea. Informazio gehiagorako deitu telefono hauetakoren batera: 943.60.80.48 / 688.66.37.44
JARDUERAK
KUADRILLATEGI: bideo-lanak, dantza koreografiak, karaokeak, eskulanak, jolasak, Euskararen eguna … Urritik maiatz amaierara. Astean 2 orduko saio 1. Prezioa: 40€/hiruhileko. DBHko ikasleentzat soilik.
SUKALDARITZA: Lehenengo platerak, bigarrenak eta postreak. Garaian garaikoak. Ikasle pisuan sukaldatzeko, Gabon garaian ingurukoak txunditzeko edo, besterik gabe, eguneroko jakiak prestatzen ikasteko. Urritik maiatz amaierara. Hamabostean behin, 2 orduko saio 1. Prezioa: 40€/hiruhileko. LH 5. eta 6. mailak / DBHko ikasleak / Gazteak / Helduak