Ona izan da 2021eko hondartza denboraldia
Baikorra da, oro har, Udalak 2021eko hondartza-denboraldiaz egiten duen balorazioa. Denboraldia iazkoaren antzekoa izatea espero bazen ere, eguraldiak eraginda edota bestelako faktoreengatik, jende gutxiago etorri da. Edukiera gainditzeagatik ez da hondartza itxi behar izan egun bakar batean ere.