Kultura izan dute aztergai Dagigun partaidetza gunearen lehen mahai-inguruan
Kulturaz hitz egiten abiatu ditugu Dagigun partaidetza gunearen barruan egingo ditugun mahai-inguruak. Azpeitiko Kulturaz Kultur kooperatibako Aitor Bengoetxeak haien esperientziaren berri eman du, eta erakutsi proiektuak gauzatzea posible dela. Kultur Elkarteko Lourdes Gonzalezek eta Alex Turrilasek atzera begiratu eta aurrera egiteko erronkaz aritu dira.