Iturri ondoan: "Zuek"
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/iturri-ondoan-zuek
- Iturri ondoan: "Zuek"
- 2016-09-02T21:30:00+02:00
- 2016-09-02T23:00:00+02:00
- Zinea / musika / antzerkia
- Noiz 2016/09/02 21:30-23:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Plaza Zaharra
- Kontaktu izena Amaia Zinkunegi
- Kontaktu telefonoa 688663744
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Gure arbasoek merezi duten omenaldia, gure gurasoei gorazarre... familia memorian egindako zoom-a.
Feriante karpa baten sarreran zera dion afixa ikusiko duzu: "Cinema of memories". Zinema itinerante batetan sartuko zara orduan. Kontzertu, zinema eta objetu teatroaren artean kokatzen den ikuskizun batean. Bere unibertsoan jasoko zaituen pertsonaia musikari eta soinu sortzaile bat da, proiektatzen diren super 8 filmeetako heroi anonimoentzat konporitore arituko dena. Elementuen alkimiaz eratutako munduan barrena gonbidatuko zaitu gizon horrek, "sartu eta ikus", etorri eta deskubritu, begiratu, entzun eta bizi; "Welcome to the cinema of memories!" Eta pertsonaia hori gu baino lehen bertan murgildu zaigula deskubrituko duzu pixkanaka.
Feriante karpa hori hiru saiotarako irekiko da: 18:00 / 19:45 / 21:30. Eta gehienez ere 45 lagun sartu ahal izango direnez, txartela hartzea komeni da irailaren 1a baino lehen turismo bulegoan. Txartela dohainik eskuratuko duzu. Zatoz lehenbailehen sarrerak agortu aurretik!