Elizburuko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea bihar, uztailak 2, zabalduko da
Gaur, uztailak 1, argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Elizburuko 'a.300.5' partzelan babes publikoko udal erregimen tasatuko 38 etxebizitzak, eta atxikitutakoak (trasteleku eta garajeak), eskuratzeko zozketa arautuko dituzten oinarriak, eta hortaz, bihartik aurrera zabalik egongo da izen-ematea, abuztuaren 1era arte (hori barne).