'Aski da' eta 'Kalean ere beldur barik' lanek irabazi dute aurtengo Debako 'Beldur barik' lehiaketa
Azaroaren 25ean egin da Beldur Barik programaren 'Beldur barik jarrera' ikus-entzunezko lehiaketaren 13. edizioaren sari banaketa ekitaldia. Agirre jauregiko Ispiluen gelan egin ziren ikus-entzunezkoen erakustaldia, sarien banaketa eta ondorengo merienda. Sarak eta Norak aurkeztutako 'Aski da' lanak lehen kategorian, eta Ainhoak, Marinak, Ainhizek eta Anek aurkeztutako 'Kalean ere beldur barik' lanak saritu dira aurten.