Caritasen tonbolako zozketa berezian jaso gabe geratu diren sariak banatuko dira aste honetanZozketa bereziko hainbat sari jaso gabe gelditu dira; beraz, datorren aste honetan ordezko zenbakien jabeek hartu ahal izango dituzte banatu gabeko sariak. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/caritasen-tonbolako-zozketa-berezian-jaso-gabe-geratu-diren-sariak-banatuko-dira-aste-honetanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/caritasen-tonbolako-zozketa-berezian-jaso-gabe-geratu-diren-sariak-banatuko-dira-aste-honetan/@@download/image/Ordezkoak.jpg
Caritasen tonbolako zozketa berezian jaso gabe geratu diren sariak banatuko dira aste honetan
Zozketa bereziko hainbat sari jaso gabe gelditu dira; beraz, datorren aste honetan ordezko zenbakien jabeek hartu ahal izango dituzte banatu gabeko sariak.
Zozketa berezian jaso gabe geratu diren sariak ordezkoei banatuko zaizkie aste honetan zehar. Banatu gabe gelditu dira, Bergararen poltsa eta kamiseta, Amaikak Bateko ekipazioa, opari sorta bi eta Barçako trajea, Mapfreko 50€-ko bonoa eta hainbat jatetxe eta tabernatan bi pertsonentzako afariak; hala nola, Alvarezen, Urgainen, Atozten eta Ondargainen.
Beraz, ordezko zenbakidun boletoen jabeak gaur edo bihar eguerdian (13:00-14:00) pasa zaitezkete zuen oparien bila. Ordu horietan gerturatzeko aukerarik ez baduzue, zuen saria astebarruan jasotzeko aukera ere izango duzue, honako telefonoetara dei eginez: