Zer ginen eta nor gara

Itsasoa, Ohitura eta sinismenak eta nortasunaren inguruko herrikoen testigantzak
  • Noiz 2013/06/07 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Agirre Jauregia
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskutik, Zumaia, Mutriku eta Debakoen testigantzak: Patxi Aizpurura, Agustin Esanola "Ostrope", Jesus M. Albizu "Murgi", Koro eta Karmen Riesgo, Libe eta Miren Azkoitia, Joxe Landa, Joxe M. Garate...

 

Herriko edadetuen ume eta gaztetako kontuak biltzen dituzten dokumental laburrak, “Itsasoa”, “Ohitura eta sinesmenak” eta “Nortasuna” izenekoak, nola bizi izan ziren jaso eta belaunaldi berriei transmititzeko.

 

 Ideia da aurretik datorkiguna ezagutu eta ondorengoetaratzea. Karlos Turrillasek egingo ditu aurkezle lanak eta berak kokatu eta osatuko ditugu, bere historia ezagutzekin, hiru dokumental horiek.

 

 Baina ez hori bakarrik. Josu Salegi eta bere kide musikariek, gai horiekin lotutako musika tradizionalak hartu (aurretik iritsi zaiguna, hemen ere) eta moldatu, aldatu eta gaurkotuz transmitituko dizkigute, ekitaldia jardun artistiko bilakatuz.

 

 Gaueko 22:00etan, Agirre jauregiko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Agirre jauregiko ispiluen gelan.