Antzerkia: Mait(k)ale borroka
Katapulta Tour Gipuzkoa 2018
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/antzerkia-mait-k-ale-borroka
- Antzerkia: Mait(k)ale borroka
- 2018-05-04T22:00:00+02:00
- 2018-05-04T23:30:00+02:00
- Katapulta Tour Gipuzkoa 2018
2018/05/04 22:00-23:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
Kultur elkartea
Ane Pikaza & Aitor Fernandino
Kepa, gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak … Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako grebak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik. Neska hura perfektua zen; hala zirudien behintzat. Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana.
Zuzendaria: Getari Etxegarai
Testua: Mikel Fernandino
Hizkuntza: euskara
Egilea: Anodino. Anodino Teatroa antzerki munduan besteen proiektuentzako urteetan lan egin eta gero, bide propioari ekin zioten 2014. urtean. “Maita(k)ale Borroka”, izan zen euren lehenengo sorkuntza eta P6k antolatutako Antzerki Arina Jardunaldietan obra onenaren saria irabazi zuten, besteak beste. “Zerura Eroria”, 2016. urtean estreinatua, euren lehenengo antzezlan handia da. Komedia burugabea eta zorrotza, oso harrera ona izan zuen. Donostiako Poltsiko Antzerkiaren lehenengo saria irabazita, “Erbeste, edo saihets baten aldarrikapenak”aurkeztu zuten. Matxismoaren sustraietan murgiltzen ziren Eva eta Adanen istorioa kontatzeko, baina oraingo honetan Evaren ikuspegitik. Anodino hitzaren esanahia bilatzen badugu zera esan nahi du:
1) Sustantzibakoa, garrantzirik gabea.
2) Mina kentzen edo arintzen duena.
Guztiz ados daude.