BAGA-BIGA-HIGA

Euskal kantagintzaren historia eta transmisioa bi musikari bikainen eskutik: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta. Mendatako ikasle guztiei eskainiko zaie 2 saiotan.

Noiz

2013/12/20 09:30-14:30 (Etc/GMT-1 / UTC100)

Non

Agirre jauregiko ispiluen gela

Kontaktu izena

Amaia Zinkunegi

Kontaktu telefonoa

943608048

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

Baga, biga, higa-k euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena
ditu helburu. Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertuen
bidez, euskal musikaren historiaren
gaineko begirada eskaintzen du, 60. hamarkadaren aurreko
garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.
Bi musikariak arituko dira hizlari eta kantari, biak ere euskal musikagintzaren
mundua barrenetik ezagutzen eta bizi dutenak;, eta hitzez bakarrik
ez, kantuz ere islatuko dituzte baga-iragana, biga-oraina eta higa-
etorkizunerako erronkak eta aukerak.