Begirada txikiak

Noiz

2016/05/07 19:00-20:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)

Non

Agirre jauregiko Ispiluen Gela

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

Irailean ITURRI ONDOAN egiten dugun BEGIRADAKi jarraipena emanez, beste bi antolatuko ditugu aurten, formato txikiagoan, ispiluen gelan. Kontzeptua berbera da: irudi batzuk (herriko argazkilariek eginak) eta haiei propio jarritako testuak (horiek ere herritarrek idatziak).

Aurten, ordea, lehenengo aldiz arituko den jende dezente daukagu, baterako zein besterako: Udalaren eta Guraso elkarteen lankidetzaz antolatzen den argazkilaritza eskolako neska-mutilen irudiak eta Mendata ikastetxeko ikasle batzuk idatzitako testuak, urte batzuetako esperientzia daukaten beste batzuen testuekin tartekatuko dira.

Interesgarriak bezain erakargarriak. Artistak, guztiak!