Debako kondairak: ilustrazioen erakusketa

Debako kondairak ilustratzeko egindako marrazkien erakusketa (Jose Ignazio Treku)
  • Noiz 2013/06/07 18:30 - 2013/06/14 12:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Agirre Jauregiko erakusketa gela
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Bost dira, jadanik, Euskara eta Hezkuntza batzordeak argitaratutako kondairak: "Debako irulea" izan zen lehendabizikoa (Kaioaren ekimenez), "Gau illa-Alostorreko kondaira" bigarrena, "Hiru olatuak" hirugarrena, "Urkamendi" iazkoa eta "Irarrazabalgo hormarteratua" aurtengoa. Alex Turrillas izan da lehendabiziko lauren testu egilea. Goizane Aizpurua azkenekoarena. Kondaira horiek ezagutarazteko argitaratutako liburuxken ilustratzailea, berriz, JOSE IGNAZIO TREKU margolari debarra izan dugu. Hark egindako ilustrazio haiek denak bildu eta ipini ditugu erakusketa honetan, kondaira horiek herritarrei ezagutarazteko beste modu bat izan daitekeelakoan.

Erakusketaren inaugurazioa: ostirala, ekainak 7, arratsaldeko 6:30ean.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30-20:30; larunbatean 12:00-14:00 eta 18:30-20:30; eta igandean 12:00-14:00.