EZ GARA PALESTINAZ ARI

Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta. Gu bezala sentitu daitekeenaren isipilu izan nahi dugu. Hain ohituak gauden isildutako egiak aitortzeko ahalegina egitera gatoz, gezurrik gabe.

  • EZ GARA PALESTINAZ ARI
  • 2013-12-20T22:00:00+01:00
  • 2013-12-20T23:00:00+01:00
  • Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta. Gu bezala sentitu daitekeenaren isipilu izan nahi dugu. Hain ohituak gauden isildutako egiak aitortzeko ahalegina egitera gatoz, gezurrik gabe.
Noiz

2013/12/20 22:00-23:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)

Non

Agirre jauregiko ispiluen gela

Kontaktu izena

Amaia Zinkunegi

Kontaktu telefonoa

943608048

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

 

Abilak gara munduaren gaineko irakurketa politiko eta sozialak egiten, bai eta bizilagunak epaitzen ere, baina, erreparatzen al diogu geure barne munduari? Partekatzen al ditugu gure benetako izuak, konplexuak, minak, desioak…?
Ez gara kantariak baina kantatu egiten dugu, ez gara aktoreak baina antzeztu egiten dugu, ez gara gidoilariak baina gidoi bat prestatu dugu… Azken batean, garena erakutsi nahi dugu, entzulearen aurrean biluztuko gara: beldurretik ausardiara, burutik emoziora, gizonkeritik gizonera, ridikulotik umorera…
Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, Pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta. Gu bezala sentitu daitekeenaren isipilu izan nahi dugu. Hain ohituak gauden isildutako egiak aitortzeko ahalegina egitera gatoz, gezurrik gabe.

Sarrerak: 3€ (aurrez, turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira).