FAMILIKANTU

Familian ondo pasatzeko, barre egiteko, gozatzeko,… gune bat (6-12 urte arteko umeak euren ama edota aitekin, izeba/osabekin, amama/aititekin). Euskal kantuak ikasi eta kantatzeko toki/tarte bat. Euskal poetak eta musikariak ezagutzeko aukera bat. Eta harremanak euskaraz bideratzeko, sareak ehuntzen joateko, leku bat.
  • FAMILIKANTU
  • 2015-04-24T18:30:00+02:00
  • 2015-04-24T19:30:00+02:00
  • Familian ondo pasatzeko, barre egiteko, gozatzeko,… gune bat (6-12 urte arteko umeak euren ama edota aitekin, izeba/osabekin, amama/aititekin). Euskal kantuak ikasi eta kantatzeko toki/tarte bat. Euskal poetak eta musikariak ezagutzeko aukera bat. Eta harremanak euskaraz bideratzeko, sareak ehuntzen joateko, leku bat.
  • Noiz 2015/04/24 18:30-19:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Musika eskola. Agirre jauregia
  • Kontaktu izena Lorea Urkiri
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

 FAMILIKANTU-APIRILA

Gaur egungo bizimoduarekin, lana dela, etxea dela, bestelako eginkizunak direla… ez dugu, askotan, seme eta alabekin gozatzeko, jolasteko,… nahi beste tarte topatzen. Aukeraren bat izanez gero, ordea, gustura hartuko genukeela pentsatu izan dugu behin baino gehiagotan; etxekoei denbora gehiago eskaini nahiko geniekeela.

 Bestalde, gizarte multikultural eta globalizatu honen aurrean, hizkuntza minorizatuen aldeko diskurtso berriak plazaratzen ari dira hizkuntza ekologiatik, feminismotik,… eta arnasgune edo gune hegemonikoen beharra aldarrikatzen ari dira adituak. Euskaraz interferentziarik gabe egin ahal izateko tokiak; hala egin nahi dutenentzat oxigeno izango diren eremu babestuak.

 Bi arlo horiek batuz, eremu horietako bat sortu eta eskaintzera gatoz bada: FAMILIAN KANTUZ.