Helduen kontaketak
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/helduen-kontaketak
- Helduen kontaketak
- 2016-09-09T00:00:00+02:00
- 2016-09-09T00:00:00+02:00
Herriko ipuin kontalariak bi urte daramatzate ispiluen gelan umeentzako ipuinak kontatzen. Hilabetean behin, bi urtez, hutsik egin gabe.
Helduentzako kontaketarekin egingo dute proba orain. Iturri ondoan, gauez eta kalean, era askotako istorioak kontatuko dizkigute: poetikoak batzuk, arruntagoak beste batzuk, ... barrea tarteka, emozioa uneka eta denbora pasa atsegina eskaini nahian beti.
