Hitzaldia: "Gaurko krisiez, biharko munduaz"

Joseba Azkarraga Etxegibel soziologo eta irakaslea

Noiz

2016/06/03 21:00-22:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)

Non

Burugorri gunea

Kontaktu izena

Itziarko Auzo Udala

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

Nola irakurri gaurko mundua? Zeintzuk dira bere ezaugarri nagusiak? Nora garamatza? Zibilizazio industrialak milioika lagunen bizitza hobetu du ikuspegi materialetik. Aldi berean, aurrekaririk gabeko dilemak sortu ditu ikuspegi ekonomiko, sozial eta ekologikotik, bai bere eskalari nola izaerari erreparatzen badiegu. Poshazkunde garaia da gurea, eta emergentzia globaleko egoera. Geure bizi-estiloak eta geure gizartea bera birpentsako unea da. Non gaude herri gisa? Nola kokatu euskal burujabetzaren aldeko proiektua testuinguru berrian, eta zein toki izan dezake herrigintza komunitarioaren logikak?