Hitzaldia: Kedarretatik argira
Gipuzkoako hondakinen kontsorzioak antolatutako hitzaldia izango da.
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/hitzaldia-kedarretatik-argira
- Hitzaldia: Kedarretatik argira
- 2013-12-10T19:00:00+01:00
- 2013-12-10T20:30:00+01:00
- Gipuzkoako hondakinen kontsorzioak antolatutako hitzaldia izango da.
Noiz
2013/12/10 19:00-20:30 (Etc/GMT-1 / UTC100)
Non
Kultur Elkartea
Hitzordua egutegira gehitu
Ekitaldiari hasera emateko ‘Bukatu da jolasa’ animazio bideo laburra proiektatuko da. Ikus-entzunezkoak ikuspuntu kritiko batetik heldu nahi dio hondakinen kudeaketari. Zubietako erraustegiaren istorioa kontatzen du, baina munduko edozein erraustegiren kontakizuna izan zitekeen. Izan ere, interes berdintsuak errepikatzen baitira mundu zabalean, eta aurkakotasun berdintsuak sortarazten dituzte. Desberdintasun bat egotekotan, hauxe izan daiteke: hemen erraustegia gelditzea lortu dugula.
Jarraian, Ainhoa Intxaurrandietak, Kontsortzioko lehendakariak, hartuko du hitza eta azken hilabete hauetan hitzetik hortzera izan ditugun gaiak jorratuko dira eta hauek modu xehean azalduko ditu.
Ekitaldia euskara hutsez izango da. Ekitaldiaren amaieran solasaldirako aukera zabalduko da.