Ipuin kontaketak

Herriko ipuin kontalarien taldeak denboraldi berriari ekingo dio. Hileroko lehen igandean egingo dituzte saioak urritik maiatzera bitartean (biak barne), Agirre jauregiko ispiluen gelan.
  • Noiz 2014/10/05 17:00-19:15 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Agirre Jauregiko ispiluen gela
  • Kontaktu izena Amaia Zinkunegi
  • Kontaktu telefonoa 943608048
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

ipuin kontaketak

Hiru saio egingo dira aldiero:

  • 17:00etan Haur Hezkuntzako haurrentzat
  • 17:45ean Lehen Hezkuntza 1go, 2. eta 3. mailakoentzat
  • 18:30ean Lehen Hezkuntza 4. 5. eta 6. mailakoentzat

 

Ipuin kontalarien taldea herriko dozena bat lagunez osatua dago: ipuinak irakurri, aukeratu eta kontaketetarako prestatzen dituzte. Bidelagun gaituzte udaleko euskara zerbitzua eta udal liburutegia. Taldera bildu nahi izanez gero, jarri lasai harremanetan telefono honetan: 688.66.37.44 (Amaia), edo hitz egin zuzenean taldeko edonorekin.