Iturri ondoan: MURSEGO
Pop musika zentzurik zabalenean. Hizkuntza desberdinetako hotsak nahasten ditu Maitek HIRU azken diskoan. Baita cumbia eta poesia , tekno-punkarekin ere.
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/kontzertua-mursego
- Iturri ondoan: MURSEGO
- 2014-09-12T21:30:00+02:00
- 2014-09-12T22:30:00+02:00
- Pop musika zentzurik zabalenean. Hizkuntza desberdinetako hotsak nahasten ditu Maitek HIRU azken diskoan. Baita cumbia eta poesia , tekno-punkarekin ere.
Bidaia bat da, zinematografikoa, sabanara, garretan dagoen Berlin batera...bertan egotea atsegin du Maitek. Munduari buruz behera begira, saguzarrek bezala.

Mursego (saguzarra portugesez) Maite Arroitajauregiren bakarkako proiektua da; Arroitajauregi biolontxelo-jotzaile gisa aritu izan da Anari, Lisabö, Xabier Montoia, Ama Say eta beste zenbait talderekin. Orain hirugarren diskoa iritsi da (Hiru), haren behin betiko berrespena, Arroitajauregik areago sakondu baitu bere unibertso liluragarrian.