Musika: Amorante

Iturri ondoan

Noiz

2017/09/01 20:30-22:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)

Non

Plaza Zaharra

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

Zaila da Amoranteren jarduna hitz batean laburtzen. Baita parrafo batean ere. Dakiguna da parean tokatu zaigun  bakoitzean aho zabalik utzi gaituela, ez soilik inoiz gutxitan izan dugulako antzeko deus entzuteko aukerarik, baizik eta  musikari erabatekoa delako Iban Urizar, ezin barrurago sartzen delako bere ahots tarratatua, zehaztasun inbidiagarriz jotzen dituelako bat, bi, hiru edo auskalo zenbat instrumentu.