"Poza" antzerki emanaldia

Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Ordu beteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide. Ordubeteko tartean minutu bakar bateko edertasuna lortuz gero, bete egingo da haien xedea.

  • "Poza" antzerki emanaldia
  • 2013-12-07T22:00:00+01:00
  • 2013-12-07T23:00:00+01:00
  • Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Ordu beteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide. Ordubeteko tartean minutu bakar bateko edertasuna lortuz gero, bete egingo da haien xedea.
Noiz

2013/12/07 22:00-23:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)

Non

Agirre jauregiko ispiluen gela

Kontaktu izena

Amaia Zinkunegi

Kontaktu telefonoa

943608048

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea mozkortzen, dantzatzen, ahotsa kantu betean urratzen… horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak.

Arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute Metrokoadroka kolektiboko kideek, elementu ez eszenikoetatik abiatuz eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

Sarrerak: 3€ (aurrez, turismo bulegoan eskuratu ahalko dira)