Txotxongilo saioa: Euskal Herriko itsasoa

5 eta 12 urte arteko umeentzat

Noiz

2019/12/27 19:00-20:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)

Non

Burugorri aretoa (Itziar)

Kontaktu izena

Lizarbe guraso elkartea

Webgunea

Webgunea ikusi

Hitzordua egutegira gehitu

iCal

"Euskal Herriko itsasoa" antzezlanak Euskal Herriko zenbait pertsonaia mitologiko elkarganatzen ditu: herensugea, lamiak, iparraizea, Hiru Mariak, olatu erraldoiak, edota Galtzagorriak, iratxo babesgarriak. Lan honen autoreek txotxongilo itxuraz birbiztu egin dituzte, ikusle txikiarentzat. 

Laburpena

Eneko, bi galtzagorrirekin beti ibiltzen mutiko bat, itsas ondoko herri arrantzale batera joan da, bere aititerekin jaiegun batzuk pasatzera. Galtzagorrietako bat lagundu nahi izateagatik, Eneko itsasoan galdu egingo da. Han, Herensuge eta itsasneska bihurtutako Lamia maitemindua ezagutuko ditu. Itsasoaren kutsadura handia dela eta, Hiru Mariak itsas hobi baten hondoan daude, gaixorik. Enekok, Iparraizeak lagunduta, kutsadurarengandik askatuko ditu.