"Ura eta Sua": San Juan suaren inguruko ohiturak

  • Noiz 2013/06/14 18:30-20:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Agirre Jauregiko Ispiluen gelan
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Badakizu zergatik eta zertarako pizten dugun sua San Juan bezperan? Zergatik egiten dugun jauzi, hiru aldiz gutxienez, eta edozein kasutan bost, zazpi, bederatzi,... aldiz eta ez lau edo sei bider? Ze toki, ze garrantzia du urak San Juan festen barruan? Ze egiten dugu urarekin? Zer da San Juan zuhaitza? Zer esanahi dauka? Ze kantu, ze dantza,... sendabelarrak, etxezaindariak, San Juan bizarrak,... ezagutzen dituzu?

Horien inguruan arituko zaigu Manu Etxebarria, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ETNIKER-eko kidea, ostiraleko saioan.

 

 

Arratsaldeko 18:30etan, Agirre jauregiko ispiluen gelan.

 Gure kultura ezagutu eta transmititu nahi duzuen guztiontzat interesgarria izango delakoan, zain izango gaituzue.