Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari.
Zenbateko hauek % 15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste % 15 emakumezkoa bada.
Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak ekainaren 14tik 22raaurkeztu beharko dira Debegesaren egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 16:00etara; eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara.
Proiektuen aukeraketa eskaerak iristen diren ordenaren arabera egingo da, beti ere programak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta aurrekontu-kreditua agortu arte.
Ekainaren 13an, 12:00etan, informazio saioa egingo da Debegesan.
Eskabide-orria