'Hazitik hezi' programa didaktikoaren proba pilotua egin da Geoparkean, Itziarko eskolako haurrekin
Urriaren 7an, Iturrietamendi inguruan, bertako zuhaitzen haziak bildu dituzte Itziarko Eskolako Lehen Hezkuntzako haurrek. Ekimena azken urteotan Luzaro Eskolak, Lizarbe Guraso Elkarteak, Itziarko Auzo Udalak, Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak izan duten lankidetzaren beste urrats bat da.