Lurraldebusen zerbitzua debarren beharretara doitzeko lankidetzan aritu dira Debako Udala eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Dominguez.Datorren astelehenetik urriaren 21etik aurrera, DB04 (Mallabia>Deba>Ondarroa) lineak espedizio bat izango du Deban, 6: 00etan, lanegunetan, egunero Soraluzera lanera joaten diren pertsonei zerbitzua emateko. Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Garraio publikoa oinarrizko eskubideak eskuratzeko atea da, hala nola hezkuntza, osasuna, lana edo aisialdia, eta, horregatik, egunero lan egiten dugu gure zerbitzuak gure erabiltzaileek behar dutenari erantzuna eman diezaion. Horretarako, funtsezkoa da erakundeok elkarrekin lan egitea zerbitzua herritarren benetako beharretara egokitu dadin. Garraio publiko jasangarri, eroso, seguru, irisgarri eta lehiakor baten bidez bakarrik lortuko dugu Gipuzkoa hobeto kohesionatuta egotea eta sozialki justuagoa izatea, eta, horrez gain, gero eta gipuzkoar gutxiagok ibilgailu pribatua behar izatea joan-etorrietarako". Alazne Txurruka, Debako alkatea: “Lurraldebuseko zerbitzu honen egokitzapenak Debako bizilagun talde batek Udalari egindako eskaera zuzen bati erantzuten dio, eta egokitzapen hori posible izan da Udalaren eta Aldundiko Mugikortasun Sailaren arteko lankidetza estuari esker. Horrelako ekintzek mugikortasuna eta horri lotuta, herritarren ongizatea hobetzeko elkarrekin lan egiteko dugun konpromisoa berresten dute”. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/3-lurraldebusen-zerbitzua-debarren-beharretara-doitzeko-lankidetzan-aritu-dira-debako-udala-eta-mugikortasuneko-turismoko-eta-lurralde-antolaketako-diputatua-azahara-dominguez-1https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/3-lurraldebusen-zerbitzua-debarren-beharretara-doitzeko-lankidetzan-aritu-dira-debako-udala-eta-mugikortasuneko-turismoko-eta-lurralde-antolaketako-diputatua-azahara-dominguez-1/@@download/image/IMG_7939.jpg
Lurraldebusen zerbitzua debarren beharretara doitzeko lankidetzan aritu dira Debako Udala eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Dominguez.
Datorren astelehenetik urriaren 21etik aurrera, DB04 (Mallabia>Deba>Ondarroa) lineak espedizio bat izango du Deban, 6: 00etan, lanegunetan, egunero Soraluzera lanera joaten diren pertsonei zerbitzua emateko. Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Garraio publikoa oinarrizko eskubideak eskuratzeko atea da, hala nola hezkuntza, osasuna, lana edo aisialdia, eta, horregatik, egunero lan egiten dugu gure zerbitzuak gure erabiltzaileek behar dutenari erantzuna eman diezaion. Horretarako, funtsezkoa da erakundeok elkarrekin lan egitea zerbitzua herritarren benetako beharretara egokitu dadin. Garraio publiko jasangarri, eroso, seguru, irisgarri eta lehiakor baten bidez bakarrik lortuko dugu Gipuzkoa hobeto kohesionatuta egotea eta sozialki justuagoa izatea, eta, horrez gain, gero eta gipuzkoar gutxiagok ibilgailu pribatua behar izatea joan-etorrietarako". Alazne Txurruka, Debako alkatea: “Lurraldebuseko zerbitzu honen egokitzapenak Debako bizilagun talde batek Udalari egindako eskaera zuzen bati erantzuten dio, eta egokitzapen hori posible izan da Udalaren eta Aldundiko Mugikortasun Sailaren arteko lankidetza estuari esker. Horrelako ekintzek mugikortasuna eta horri lotuta, herritarren ongizatea hobetzeko elkarrekin lan egiteko dugun konpromisoa berresten dute”.