50. Kale Margo Sariketan aurkeztutako lanak Udaletxeko Pleno Aretoan izango dira ikusgai astebetez
Eguraldia lagun, beste urte batez ospatu genuen atzo Debako Kale Margo Sariketa. 50. edizio honetan 28 lan aurkeztu ziren, eta horietatik 8 izan ziren sarituak. Lanak astebetez egongo dira ikusgai udaletxeko pleno aretoan, irailaren 16tik 22ra, hain zuzen.