Amaikak Bat Kirol Elkarteak neska jokalariak behar ditu lurralde/eskualde mailan jokatzeko

Emakumezkoen futbola bultzatu nahian, 2016/2017 denboraldirako nesken hiru talde osatzeko apustua egin du Amaikak Bat Kirol Elkarteko zuzendaritza-taldeak. Neska gazteen taldea mantentzeko zailtasunak direla eta, interesa duten Debako edota inguruko neskei dei egiten zaie datorren denboraldian Amaiak Bat taldean jokatzera.

Emakumezkoen taldeek izan duten denboraldi arrakastatsuaren ondorioz, Amaikak Bat Kirol Elkarteak lanean jarraitzen du Deban emakumezkoen futbola finkatu nahian.

2016-2017 denboraldiari begira, zuzendaritza-batzordeak Deban emakumezkoen futbola bultzatzeko asmotan, lehiaketarako hiru talde osatzearen aldeko apustua egin du: haur taldea, kadetea eta talde gaztea. Azken hau mantentzeko zailtasunak dauden arren, beharrezkotzat jotzen da 18 urtetik gorako neskek talde-kirola egiteko aukera izatea, eta beraz, lurralde/eskualde mailako talde bat sortzea (1.999.urtea baino lehenago jaiotakoek osatuko duten taldea, hain zuzen ere).

Hori dela eta, elkartearen nahia lortu ahal izateko, futbolean jokatu nahi duten 17 urtetik gorako Debako edota inguruko neskei Amaikak Bat-era etortzeko deialdia egiten zaie.

Era berean, ekainaren 13an hurrengo denboraldirako taldea osatzeko bilera bat egingo da Kultur Elkartean arratsaldeko 19:00etan.

Interesatuentzako kontaktua: 615 003 981


Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
amaikak-batek-neska-jokalariak-behar-ditu-lurralde-eskualde-mailan-jokatzeko
Kategorizazioa