Animadeba 2016: Debako IX. animazio zinemaldiaEzagutzen dugu jada 2016ko Animadeba animazio zinemaldiaren egitaraua. Debako Udalak lau eguneko egitarau zabala antolatu du IX. edizio honetarako. Zinemaldia hainbat laburmetraien proiekzioarekin hasiko dugu abenduaren 26an eta hilaren 29an 2017ko gortina lehiaketaren sari banaketak emango dio amaiera.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/animadeba-2016-debako-ix-animazio-zinemaldiahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/animadeba-2016-debako-ix-animazio-zinemaldia/@@download/image/Animadeba 2016.jpg
Animadeba 2016: Debako IX. animazio zinemaldia
Ezagutzen dugu jada 2016ko Animadeba animazio zinemaldiaren egitaraua. Debako Udalak lau eguneko egitarau zabala antolatu du IX. edizio honetarako. Zinemaldia hainbat laburmetraien proiekzioarekin hasiko dugu abenduaren 26an eta hilaren 29an 2017ko gortina lehiaketaren sari banaketak emango dio amaiera.
Debako Udalak IX. animazio zinemaldia antolatu du aurten. Abenduaren 26tik 29ra bitartean Agirre jauregiko ispiluen gelan animaziozko hainbat film ikusteko aukera izango dugu, bai laburmetraiak bai eta luzemetraiak ere. Abenduaren 27an, gainera, Beti bezperako koplak laburmetraiaren ondoren Ageda Kopla Taldea eta Maialen Lujanbiorekin solasaldia egongo da. Egun berean, gaueko 22:00etan, eszenatokia aldatu eta Crulic, camino al más allá luzemetraia gaztetxean proiektatuko da. Zinemaldiaren azken egunean, hilaren 29an, 2017ko Animadeba gortina lehiaketaren sari banaketa egingo da arratsaldeko 19:00etan.
Jane, Tarzan ez zen horren guay. 2016, Euskal Herria. Begoña Vicario, 4'.
Amor de mono. 2015, Madril. Trimono, 4'.
Down by love. 2016, Espainia. José Corral, 13'.
Portrait of a Wind-up maker. 2015, Zaragoza. Darío Pérez, 4'.
Viaje a pies. 2015, Bartzelona. Khris Cembe, 15'.
Zepo. 2015, Madril. César Díaz Meléndez, 3'.
I said I would never talk about politics. 2015, Euskal Herria. Aitor Oñederra, 10'11''.
Abenduak 27, asteartea:
19:00etan: Beti bezperako koplak laburmetraia. 2016, Euskal Herria. Ageda Kopla Taldea. Ondoren solasaldia Ageda Kopla taldea eta Maialen Lujanbiorekin.
22:00etan: Crulic, camino al más allá luzemetraia. 2014. Anca Damián, 73'. Gaztetxean.
Abenduak 28, asteazkena:
17:00etan: Albert luzemetraia. 2015, Danimarka. Karsten Kiilerich, 81'.
19:00etan: Un día ví 10.000 elefantes luzemetraia. Alex Guimerá, Juan Pajares.