Arau subsidiarioen aldaketa zehatza Osio auzoan

Aurreko ostiralean Debako Udalak, Arau Subsidiarioetan Osioko auzoari dagokion aldaketa puntuala egiteko proiektuaren zirriborroa aurkeztu zuen.

Debarren eskaerari erantzunez, aldaketa honekin, udalak Osio antolatzea nahi du, eta besteak beste etxebizitzen eraikitzea edo auzoaren urbanizazioa aurrera ateratzea ahalbidetu.

Aurre proiektuak, etxebizitzak, garajeak, aparkamenduak, Osio auzoa, Agerretxe, Elizburu eta Amillagakin lotzen duen bidea, auzo sarrerako errotonda, eta auzoa errekako paseoarekin edo goiko auzoa den Agerretxerekin lotuko dituen bi igogailu ere jasotzen ditu.

Aurre proiektuan, aisialdirako guneak, librean nahiz estalian ere jasotzen dira,  eta baita Osioko errekaren jatorrizko ibilguaren mantenua.

Proiektu hau aurrera eramateko lehen pausua, udalak joan den ostiralean 24ean, arratsaldeko 19.00etarako  herritarrei egindako deialdia izan zen, bertan proiektuaren nondik norakoak azalduz.

24tik aurrera eta Azaroak 5erarte goizeko 11.00etatik 13.00etara eta arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara, udaleko pleno aretoan proiektua ikusgai egongo da panelen bitartez, eta bertan buzoi bat dago, herritarrek ekarpenak egin dezaten.

IKUSI PROIEKTUAREN PROPOSAMENA            IKUSI PROIEKTUAREN AURREKARIAK

EGIN ITZAZU ZURE EKARPENAK HEMEN

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
arau-subsidiarioen-aldaketa-zehatza-osio-auzoan
Kategorizazioa