Aurtengo AnimaDeba animazio zinemaldian Aitor Oñederraren laburmetraia izango da ikusgai
Debako VIII. animazio zinemaldiari hasiera emateko Debako Wildbeach taldearen ikuskizun audiobisuala izango da Maxi tabernan. Abenduaren 27tik 30era bitartean, Agirre Jauregiko ispiluen gelan animazio filmeak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste Aitor Oñederra debarraren "I said I would never talk about politics" laburmetraia. Abenduaren 30ean, gortina lehiaketako sari banaketa egingo da eta ondoren animazio tailerrean egindako lana aurkeztuko da eta ekitaldiari amaiera emateko gaztetxean Bett Morgenen "Cobain montage of heck" luzemetraia izango da ikusgai.