Bueltan dira San Roke jaiak, hiru urteren ondorenHiru urte itxaron ondoren San Roke jaiak ospatuko dituzte debarrek abuztuaren 14an hasita.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/bueltan-dira-san-roke-jaiak-hiru-urteren-ondorenhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/bueltan-dira-san-roke-jaiak-hiru-urteren-ondoren/@@download/image/WhatsApp Image 2022-07-29 at 2.09.49 PM.jpeg
Bueltan dira San Roke jaiak, hiru urteren ondoren
Hiru urte itxaron ondoren San Roke jaiak ospatuko dituzte debarrek abuztuaren 14an hasita.
Hiru urte itxaron ondoren San Roke jaiak ospatuko dituzte debarrek abuztuaren 14an hasita. Hiru urte luze izan dira, gorabehera handikoak familia askorentzat, horregatik Kultura Batzordea egitarau anitzena eta aberatsena osatzen saiatu da.
Jaiak hasteko unea ere, berezia izango da aurtengoa, Txaro Garate izango delako txapliegua botako duena, Debari eta debarrei egindako ekarpena eskertu nahian. Berarekin batera Umeen eguna antolatzen duten kideak eta Gure Kai dantza taldekoak izango dira. Jai egitarauak denetarik izango du, musika, dantza, kontzertuak, zezenak, jolasak, herri kirolak, artisau azoka… besteak beste, baina batez ere jai giroa nagusituko da, irrikaz baitaude debarrak jaietaz gozatzeko.
Aurten Ozio Bide elkarteko kideentzat ere San Roke jai bereziak izango dira, 75. urteurrena ospatzen ari baitira.
Eta egitarautik beste zerbait nabarmentzekotan aipatu behar da Umeen egunean 2019ko abuztuaren 1az geroztik jaio diren haurrei zapia banatuko zaiela osoko bilkuren aretoan, 3 txandatan. Bestetik, San Roke egunean su artifizialak izango dira eta Marinel egunean Ipar Euskal Herriko Bahez taldeak kanturako eta dantzarako aukera paregabea eskainiko du. Kontuan hartu behar da abuztuaren 15etik 16rako gauean SexuBizi babes gunea egongo dela Zumardian, 00:00etatik 03:00etara bitartean.
Udalak dei egiten die herritarrei, festa parekideez goza dezaten, ingurua eta ingurukoak errespetatuz eta arduraz jokatuz. Bestetik, dei egiten die ere kaleak ahalik eta garbien manten ditzaten, ordutegiak errespeta daitezen, denok jai alaitsu eta gozagarriak merezi ditugulako