Debako hondartzetako kutsaduraren inguruko argipena eskatuko dio Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari
Aste honetan Debako Santiago eta Lapari hondartzak itxi behar izan ditu Udalak bi egunez, Osasun Publikoaren bulegoak jakinarazitako enterokokoen kopuru altuagatik. Asteazkenean hartutako ur-laginaren emaitzak ondo eman ondoren, uraren kalifikazioa ona zela baieztatu zen, nahiz eta oraindik enterokokoen presentzia txikia egon.