Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman zion atzo Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorrari2017ko Udalaren Aurrekontu Orokorra atzo onartu zuen behin behinekoz Debako Udalbatzak. Aurrekontua guztira 7.549.382 eurokoa izango da, 2016an baino %1,62 gehiago. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debako-udal-batzarrak-behin-behineko-onespena-eman-zion-atzo-udalaren-2017ko-aurrekontu-orokorrarihttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debako-udal-batzarrak-behin-behineko-onespena-eman-zion-atzo-udalaren-2017ko-aurrekontu-orokorrari/@@download/image/aurrekontua.jpg
Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman zion atzo Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorrari
2017ko Udalaren Aurrekontu Orokorra atzo onartu zuen behin behinekoz Debako Udalbatzak. Aurrekontua guztira 7.549.382 eurokoa izango da, 2016an baino %1,62 gehiago.
Atzoko Osoko Bilkuran behin behinekoz onartu ziren 2017ko Udalaren Aurrekontu Orokorrak. Herritarrok aztergai izango duzue aurrekontu-espediente hori udaletxeko idazkaritzan eta egoki iritziz gero, errekurtsoak edo erreklamazioak aurkezteko 15 laneguneko epea izango duzue iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Adierazitako epean inolako erreklamazio edo errekurtsorik izan ez bada, Aurrekontua behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.