DEBARREN EGUNEKO EGITARAUA KALERATU DU DEBAKO UDALAKDebarren eguneko egitaraua kalean da pasa den ostiraletik. Aurten maiatzaren 15ean ospatuko da. Jai Batzordeak hiru eguneko egitarau zabala antolatu du Debarren Egunaren baitan.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debarren-eguneko-egitaraua-kaleratu-du-debako-udalakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debarren-eguneko-egitaraua-kaleratu-du-debako-udalak/@@download/image/debarren eguna.jpg
DEBARREN EGUNEKO EGITARAUA KALERATU DU DEBAKO UDALAK
Debarren eguneko egitaraua kalean da pasa den ostiraletik. Aurten maiatzaren 15ean ospatuko da. Jai Batzordeak hiru eguneko egitarau zabala antolatu du Debarren Egunaren baitan.
Iritsi zaigu aurtengo Debarren Eguna ere. Maiatzaren 15a gorriz seinaleztatuta dugu debarrok urte hasieratik, gure eguna ospatzen baitugu hilabete honetako hirugarren igandean. Jai giroa nagusituko da Debako kaleetan zehar: diana, entzierroa, dantzak, erraldoien konpartsen desfilea, erromeriak ... Baina ekintza hauek guztiak asteburu osoan zehar banatu dira; honela, hiru eguneko egitarau zabal bat osatuz Debarren Egunaren baitan.
Egitaraua
Maiatzak 13, ostirala:
16:30ean: Umeentzako jolasak Foruen plazan.
19:00etan: Kalean Kantuz.
20:00etan: Debako Banda Gaztearen kontzertua Foruen plazan.
Maiatzak 14, larunbata:
9:30-10:30: Haur margo lehiaketarako izen-ematea Udaletxe azpian.
12:00-14:00: Giza Eskubideen aldeko trena.
12:30ean: Bandaren kontzertua Klaustroan. Ondoren, Debako gaiteroekin kalejira.
18:30ean: Danborrada Musika Eskolako ikasleen, Debako Musika Bandaren, Banda Gaztearen eta Ozio-Bideren eskutik. Ondoren, umeentzat entzierroa.