Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroa Irailaren 16an, 18:00etan Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroaren doako saio irekia ospatuko da. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/emakumezkoen-defentsarako-arte-martzialen-edam-ikastaroa-1https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/emakumezkoen-defentsarako-arte-martzialen-edam-ikastaroa-1/@@download/image/Edam Ikastaroa.jpg
Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroa
Irailaren 16an, 18:00etan Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroaren doako saio irekia ospatuko da.
Calbeton Zumardian egingo da eguraldi ona egiten badu, eta, euria egitekotan, Aldatz pilotalekuan. Saioak ordu t'erdi iraungo du. Kirol-arropa erosoa eramatea gomendatzen da.
Debako Udaleko Berdintasun Sailak antolatzen duen eta TEKNAHIk irakasten duen erakustaldi horretarako ez da aldez aurretik izena eman behar.