Erandioko Jose Miguel Arranzek irabazi du Kaleko margo lehiaketaren sari nagusia
20 pertsonak parte hartu dute 2022. urteko Kaleko margo lehiaketan. Irailaren 10ean egin da lehiaketaren 53. edizioa. Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketa da. Margolariek Debako inguruetako ageriko tokietan sortu dituzte haien lanak, gaia librea izan da, eta teknika libreak erabili dituzte, aurreko edizioetan bezala.