Euskal Jaia 2015: Kartel LehiaketaOINARRIAKhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/euskal-jaia-2015-kartel-lehiaketa-1https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/euskal-jaia-2015-kartel-lehiaketa-1/@@download/image/euskal jaiak.JPG
Euskal Jaia 2015: Kartel Lehiaketa
OINARRIAK
Kartelak derrigorrez eta soilik testu hau izan beharko du:
EUSKAL JAIA 2015 DEBA
Partaideak bertokoak izan behar dira.
Kartelen neurria gutxi gorabehera 50 x 65 zentimetrokoa izango da. Formatuak nahitaez bertikala izan beharko du.
Teknika librea izango da.
Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.
Aurten hiru sari banatuko dira:
Saria: 150 euro
Saria: 100 euro
Saria: 50euro
Kartelak ekainaren 22, 23, 29 eta 30ean (bi astelehen eta asteartetan) jasoko ditugu Zuhatza Euskara Elkartearen lokalean (Ifar kalea 12an). Arratsaldeko 18:30etik 20:00etara.
Kartel irabazlea botoen bidez aukeratuko da, erakusketa batean.
Kartel irabazlea ZUHATZA Euskara Elkartearen esku geratzen da, kaleratzeko eskubidea izango duelarik.