Euskararen Nazioarteko Egunari begira adierazpen instituzionala onartu du Debako udaleko osoko bilkurak
Aho batez onartu du udalbatzak Euskararen Eguneko adierazpena, hilaren 28an egin den osoko bilkuran. Abuztuaren 17a tokian tokiko jai eguna izatea ere adostu dute, San Roke eguna igandea izango baita 2020an. Emakumeekiko indarkeriaren aurkako adierazpena eta Bolivian ematen ari den estatu kolpea salatzeko adierazpena ere onartu dira.