FAMILIKANTU egitasmo berria

Familian ondo pasatzeko, barre egiteko, gozatzeko,… gune bat da Familikantu. 6-12 urte arteko umeak euren ama/aita, osaba/izeko edo aitita-amamekin euskal kantuak ikasi eta kantatzeko toki/tarte bat. Euskal poetak eta musikariak ezagutzeko aukera ez ezik harremanak euskaraz bideratzeko eta sareak ehuntzen joateko leku bat.

Gaur egungo bizimoduarekin, lana dela, etxea dela, bestelako eginkizunak direla… ez dugu, askotan, seme eta alabekin gozatzeko, jolasteko,… nahi beste tarte topatzen. Aukeraren bat izanez gero, ordea, gustura hartuko genukeela pentsatu izan dugu behin baino gehiagotan; etxekoei denbora gehiago eskaini nahiko geniekeela.

Bestalde, gizarte multikultural eta globalizatu honen aurrean, hizkuntza minorizatuen aldeko diskurtso berriak plazaratzen ari dira hizkuntza ekologiatik, feminismotik,… eta arnasgune edo gune hegemonikoen beharra aldarrikatzen ari dira adituak. Euskaraz interferentziarik gabe egin ahal izateko tokiak; hala egin nahi dutenentzat oxigeno izango diren eremu babestuak.

Bi arlo horiek batuz, eremu horietako bat sortu eta eskaintzera gatoz bada: FAMILIKANTU.

Saioak hileroko azken ostiraletan izango dira, 18.30-19:30, musika eskolan:

  • Otsailak 27
  • Martxoak 27
  • Apirilak 24
  • Maiatzak 29
  • Ekainak 26

Lorea Urkiri izango da egitasmo berri honen gidaria eta jakin badakigu ilusio handiz prestatu duela.Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu beraz. Euskaraz bizitzeko sare berriak jostera. Prest zaudete gozatzeko? Zatozte, bada eta ikusiko duzue.



Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
familikantu-egitasmo-berria
Kategorizazioa