Hemen dira 2015eko KOPRAIXAK Larunbatean, abuztuaren 1ean, hasiko dira aurtengo Kopraixak, eta urtero bezalaxe, bost eguneko egitarau zabal bat dago antolatuta Itziarko jaien baitan. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/hemen-dira-2015eko-kopraixakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/hemen-dira-2015eko-kopraixak/@@download/image/kopraixak.jpg
Hemen dira 2015eko KOPRAIXAK
Larunbatean, abuztuaren 1ean, hasiko dira aurtengo Kopraixak, eta urtero bezalaxe, bost eguneko egitarau zabal bat dago antolatuta Itziarko jaien baitan.
Abuztuan sartzearekin batera hasiera emango zaie Itziarko Kopraixak jaiei. Aurten ere jolas ugarik eta musikak girotuko dituzte Itziarko kaleak bost egunetan zehar. Kirol probak, herri bazkariak, koadrilen arteko jolasak, zezenak, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi bilduko ditu aurtengo egitarau oparoak.