Irailaren 7an, Euskal Herriko SUP Race txapelketa jokatuko da Deban
Deban jokatuko da Euskal Herriko SUP Race txapelketaren bigarren zirkuitua. Yako Surf Eskolak, Euskal Herriko Surf Federazioarekin elkarlanean, irailaren 7rako prestatu du kirol proba. Kategoria ofizialez gain, amateurrek ere izango dute txapelketa herrikoian parte hartzeko aukera.