Neguko oporretarako egitarau oparoa prestatu du Debako Gaztelekuak
2020a bukatzear dagoela eta urte "berezi" hau elkarrekin ukitu propio batekin amaitzeko helburuarekin prestatu dute neguko oporretarako egitaraua. Mugak-muga, datozen opor hauetan ezingo dira urtero lez egin ohi diren irteerak egin, baina ekintza berezia prestatu da 2005ekoekin elkarlanean: Gaztelekua lasergune bilakatuko dute.