IBILKETA NORDIKOA (NW)-Hasiera bikainaUrte berriari hasiera bikaina eman dio Debako Ibilketa Nordikoko taldeak. Programari jarraiki ikastaro berriak, natur inguruetan irteerak, eta aste barruko ibilketa saioak burutu dituzte.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/nw-taldearen-hasiera-bikainahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/nw-taldearen-hasiera-bikaina/@@download/image/WKtaldea.JPG
IBILKETA NORDIKOA (NW)-Hasiera bikaina
Urte berriari hasiera bikaina eman dio Debako Ibilketa Nordikoko taldeak. Programari jarraiki ikastaro berriak, natur inguruetan irteerak, eta aste barruko ibilketa saioak burutu dituzte.
40 pertsonek hartu dute parte orain arte ibilketa nordikoko jarduera desberdinetan. Debarrak izan dira gehientsuenak, baina Eibar, Elgoibar eta Mendarotik etorritakoak ere izan dira. Gizonezkoak zein emakumezkoak etorri dira, gazteak eta helduak adin tarte zabalean mugitu gara, eta gaitasun fisiko desberdinekoak, oso kirolariak eta noizbehinka aritutakoak, nahastuta ibili gara.
Kirol jarduera ezezaguna izan da denontzat. Hala ere, harrera ona izaten ari da, jarduera erraza bezain dibertigarria delako eta aldi berean herritarren arteko harremanak lantzeko aukera ematen duelako.
Hau ikusirik, ondorengo hilabeteetan programazio berriarekin jarraituko dute. Kirol modalitate berri hau ezagutu eta probatu nahi dutenentzat ikastaroak antolatuko dira otsailean eta, aste barruan, ordu beteko ibilketa saioak bikoiztu egingo dira. Hilean behin, mendi irteera ere izango da.