Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst jaialdia” antolatu du Deban datorren larunbatean
Euskal Kostaldeko Geoparkeak “Karst jaialdia: harria eta herria” izenburua duen ekitaldia egingo du Debako Zumardian, datorren larunbatean, azaroaren 6an. Hitzaldiak, harri-jasotzaile eta harri-zulatzaile erakustaldia, Merkatu Txikia, irteerak eta bestelako jarduerak antolatu dira, goizez eta arratsaldez.